XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Artikulu bakarra.

Ekonomi eta Ogasun Departamentuak bere esku dituen tributu aitorpen, datu, txosten eta aurrekin guztiak aurkeztu beharko ditu, bai eta ikuskapengai edo ikerketagai izan den dokumentazioa ere, Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduan aipatzen diren Ikerketa Batzordeek eskaturik, beti ere, baldintza hauek betetzen badira:

Lehenbizikoa.

Hauteskunde edo izendapen bidez kargu hauetan ari edo aritu diren pertsonei buruzkoak izatea:

a) Nafarroako Gobernuko kideak.

a') Nafarroako Parlamentuko kideak.

b) Nafarroako Toki Entitateetako hautetsiak.

c) Foru Komunitateko Administrazioaren Departamentuetako Zuzendari Nagusiak.

d) Nafarroako Gobernuko Lehendakari eta Kontseilarien eta Parlamentuko Lehendakariaren Kabineteetako kideak.

e) Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren menpeko zuzenbide pribatuko Erakunde Autonomo eta Ente Publikoetako izendapen libreko lanpostuen titularrak, nahitaez funtzionarioen artean bete behar direnak salbu.

e) bis. Nafarroako Toki Erakundeetako eta haien menpeko erakunde autonomo eta zuzenbide pribatuko ente publikoetako izendapen libreko lanpostuen titularrak, nahitaez funtzionarien artean bete behar direnak salbu.

f) Foru Komunitateko sozietate publikoetako eta Nafarroako Toki Entitateetako presidente, zuzendari betearazlea edo horien parekoak.

Bigarrena.

Ikerketaren xedeak zerikusia izatea kargu horietan aritzearekin.

Hirugarrena.

Batzorde horiek uste izatea datu, txosten, aurrerakin, espediente eta agiri horiek gabe ezinezkoa dutela beren eginkizuna betetzea, horretarako sortuak izanik.

Azken Xedapena

Foru Lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean berean hartuko du indarra.